XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin-behingo, Lehenengo eta Hirugarren Erabakiek ohartematen dutenaren kaltetan gabe.

Hala ere, 1981.garreneko Kupoak urte osoa hartuko du.

Horretarako, 1981.garreneko urtarrilaren lehenengoaz gero Erresuma-Arduralaritzak egin eta Itunea 1981.garreneko urtarrilaren lehenengoan indarrean egon balitz Euskal Herriko Erakunde gaitasundunei egokituko zitzaizkieken diru-eskuraketak, Erakunde hoien izenean egindakotzat joko dira.

Behin-behingo Lehenengo Erabakiak dion Batzordeak zehaztuko du esandako kontugarbitasuna egiteko modua.

Hirugarrena (21) 1985.eko Irailaren 27ko Estatua-Euskal Herria Bitariko Batzordearen erabakiaren bidez sartutako Azken Erabakia (ikusi 2. oharpena, orrialdea...).

1. Enpresen Trafikoari buruzko Zerga Orokorra eta Luxuaren gaineko Zergari buruzko ezargarriak diren Itunaren arauak baliogabetzea, kasu bakoitzeko Administrazioek, lehendik indarrean zeudeneko lotura-guneen arabera, aurretiaz leporatutako zorrak eskatzeko duten eskubidearen kaltetan gabe ulertuko da.

2. Nahiz eta 51.1 artikuluari idazkera berria eman, bidezkoak diren ondorioetarako, Barne-Zorpideen Konpentsaziozko Zergaren eta Esportazioari egindako Zergabidezko Zorgabetzearen ziozko sarrerak eta ordainketak kontutan hartu beharko dira.

Beraz, Lege honi men eta men eginarazteko agintzen diet espaniar, norbanako eta Agintari guztiei.

Madrileko Errege-Jauregia, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko maiatzak 13, JUAN KARLOS E..

Erresumako Lehendakaria LEOPOLDO CALVO SOTELO Y BUSTELO.